Garai berrietara egokitzea ezinbesteko du kulturak, ezinbesteko hizkuntzak. Eta bide horretan sortu da Ttap aldizkari eta aplikazio digital berria.
Kultura, gizartea, ekonomia, kirola, politika, zientzia eta teknologia izango ditu ardatz, eta aktualitatea hobeto ulertzeko gakoak astero-astero zuzenean zure poltsikora ekarriko ditu Kataluniako Esguard aldizkari eskarmentudunaren haritik jaiotako aldizkari berriak.
Zentzumen (ia) guztiekin gozatu ahal izango da Ttap uztailaren 27tik aurrera, eta ordu laurden batean irakurriko duzu osorik… Baina gehiago nahi baduzu, egin ‘ttap’: ukitu grafiko interaktiboak, erreproduzitu bideo eta audioak, eta gozatu bere edukiak nahi erara!
Bada, ohore ezin handiagoz esan dezaket proiektu berri honetan arituko naizela lanean! Kultura arloko pertsonai ezagunei elkarrizketak egitea izango da nire ardura, eta ikasturte berriarekin batera ekingo diogu lanari. Emango dizut zuri ere, irakurle, Ttap-en eta nire jardunaren berri txoko honetatik, baina zuzenean egin nahi izanez gero, deskargatu doako app-a eta jarraitu aldizkariaren sare sozialen kontuak Instagram, Twitter, Facebook eta Vimeo bitartez.
Beste saltsa bat gehiago. Beste esperientzia zoragarri bat bizitzaren motxilara. Pozik!
Eta zu, zeren zain zaude? Egin ttap! 😉
Ttap aldizkaria – Irakurri, ukitu, ikusi, entzun from Ttap aldizkaria on Vimeo.