facebook
twitter
deviantart
linkedin
digg
  • Hasiera
  • Biografia
  • Zer eskaintzen dut?
    • Aurkezpenak
    • Produkzioa
    • Hitzaldiak
    • Kale animazioa
    • Oxabi erromeria
  • Prentsa eta elkarrizketak
  • Neure saltsan!
  • Bloga


Hasiera > Bloga > Segi eredu izaten, mesedez

Segi eredu izaten, mesedez

2016/11/09
euskara, Gernika, hitzaldiak, iritzia
0 komentario

Gertatu zaidan bizipen pentsakor bat kontatu behar dizuet, lagunok.

Beste urte batez, gaur Gernikako institutura joan naiz Sare Sozialen garrantzia eta arriskuen inguruko hitzaldia eskaintzera.

Ikasleekin ez naiz sekula irakasle paperean aritzen ezta hezitzaileen beharrezko diskurtsoetan erortzen ere; kontrakoa, beti gaztetasunetik eta «rollo onean» jarduten saiatzen naizelako gai serio eta korapilotsu batez aritzeko. Bada, gaur salbuespen bat egin behar izan dut goizeko saioan… ikasleak une oro gaztelaniaz ari zirelako, gogaituta esan diedan arte: «Zuok dozuen berbakera ederragaz, gero eta gutxiago egiten dozue euskaraz…». Eta gaztetxo batek, ni galdakoztarra naizela jakinda, dozenaka ikaskideren artetik erantzun dit ozen eta harro: «Ba Galdakon euskera askoz gutxiago egiten da!».

Bost segundoko isiltasun hedatuaren ostean erantzun diot klase osoari, tono goxoan, triste baina irmoki: «Egia izango da, ez deutsuet ukatuko, baina badakizue zer? Gure hegazti eta landareentzat Urdaibai «birika» dan neurri berean, gune hain euskaldunak ez diran herri eta eskualdeentzako Gernikaldea edota Busturialdea beti izan dirala euskararen arnasgune eta eredu. Baina holan jarraituz gero, baliteke zuek izatea zuen guraso, arbaso eta aurreko belaunaldi guztiek egindako lana zapuztuko dabenak…». Begiek dir-dir egin baino lehen amaitu dut: «Segi eredu izaten, mesedez».

Beste bost segundoko tentsio-isilunearen ostean buelta erdia eman dut, atzeko mahaian nuen ur botilaren bila joateko, eta areto osoa txalo zaparrada zinez hunkigarri batean lehertu da. Baliogarria izan den? Ez dakit, baina halaxe atera zait eta ni behintzat emozionatu egin naiz.

Share Button

Komentariorik egin nahi? Cancelar respuesta

*
*

2 × 3 =

captcha *

Sarrera gehiago...

Bost aurkezpen sei egunetan!
2019/10/31
Vera Alonsori elkarrizketa
2019/10/23
Musika Bizian 2019
2019/10/15
EiTB Jaia, eskerrik asko!
2019/10/13
Bigarrenez, EiTB Jaian aurkezle
2019/10/11
Akebason ofiziante lanetan
2019/10/05
Azken Gudaria, Galdakaon!
2019/09/26
Red Bull Cliff Diving aurkezten
2019/09/15
Bi kontzertu + Red Bull Cliff Diving
2019/09/13
Aniztasunetik Eraikiz, Kursaalen
2018/12/10

Etiketak

Agurra Andra Mari aurkezpenak BEC Bermeo Bilbo Bizkaia dantza Donostia Edinburgh El Conquistador del Fin del Mundo elkarrizketa elkartasuna entrevista ETB euskara Galdakao Gernika Getxo Gure Esku Dago hitzaldiak iritzia jaialdia komunikazioa kontzertuak Leioa musika Musika Bizian NER Oxabi produkzioa Red Bull Robin Food Saratxaga SexSua Sondika Topagunea Torrezabal trikitixa Ttap txistua Txorierri Udagoieneko Ostera Vitoria-Gasteiz zuzenekoak

JON GOMEZ GARAI j.gomezgarai@gmail.com


Orrialde honetako eduki guztia Creative Commons
Aitortu-Ez Komertziala-Lan eratorririk gabe baimenpean dago