😊 Eskerrik asko atzo Izan EiTB Jaiaz gozatzera hurbildu zineten milaka pertsonei! Esperientzia polita izan zen Nahiara Gagok eta biok aurkezle lanetan bizi izan genuena.
Ez dago gaztetxoen ilusio aurpegiak ikustea baino magia ederragorik…
Ekitaldi eta gune piloa izan ziren. Egitarau zabal eta luzea, hamabi ordu baino gehiago, etxeko txiki eta gazteenek euren telebistako izarrez gozatu zezaten! Gozatu, dantzatu, kantatu eta hainbat saioko protagonistak gertutik ezagutzeko aukera izan zuten, eta ederki pasatu genuen guk ere hainbat kideren artean!
Eskerrik asko EiTB taldeari ere, beste behin talde osoarentzat hain garrantzitsua den jai bat aurkezteko nigan jarritako konfiantzagatik.
Hementxe eguneko beste lau argazki: