Gaur argitaratu du Ttap aldizkariak Itziar Ituño aktoreari egindako elkarrizketa!
Aurreko sarrera batean kontatu nizuen bezala, Ttap aldizkari digital jaio berrian nabil elkarrizketatzaile. Hilean kultura arloko aurpegi ezagunen bat biluzten saiatuko naiz, eta behar horretan, Itziar Ituño —dagoeneko mundu mailan ezaguna den aktorea— elkarrizketatzeko aukera izan nuen Bilboko Rekalde aretoan. Elkarrizketa baino, solasaldi atsegina izan zen bizi izan genuen hura.
Deskargatu aplikazioa hemen eta egin #ttap! Eskerrik asko eskainitako tarte goxoagatik, Itzi! 😊