Galdakaoko Gure Esku Dago taldeak, azaroaren 5erako deitu duen herri-galdeketara begira, hainbat ekitaldi antolatu ditu Galdakaon. Horietariko hiru, elkarrizketa saiotxoak izango dira. Hurrengo urriaren 26an, ostegunez, EAJ-ren Bizkai Buru Batzarreko presidente andre Itxaso Atutxa elkarrizketatzeko aukera izango dut. Datorren azaroaren 2an berriz, EH Bilduko legebiltzarkide den Maddalen Iriarte. Azaroaren 3an Elkarrekin-Podemos taldeko Neskutz Rodriguez Bizkaiko batzarkidea izango da elkarrizketa saioan, Galdakaon ere, baina nik Getxoko Komiki Azokan aurkeztu behar dudanez, ezin izango naiz bertan egon. Hiru saioak Gandasegi eskolako areto nagusian izango dira, 19:30ean hasita.