Aste Santuaz (agian) baliatuz, erlijioarentzat ez ezik hainbat kulturarentzat ere oraindik gai tabua dena mahai gainean jarri zuen berriz Berria egunkariak iragan martxoaren 25ean. Aitzakia, oraingoan, Norvegiako telebista publikoa eskaintzen hasi den Pubertet hezkuntza sexualaren inguruko saioa izan zen. Harrera beroa izan bai, baina batez ere arrakasta eta oihartzun handiko saioa izan da eta sexu heziketa modu esplizituan lantzen du.
Telebista publikoek antzeko edukiak landu behar dituztenaren eztabaida ekarri gura zuen horrela Urtzi Urkizu kazetariak, eta horretarako ETBk euskaraz sekula izan duen sexu heziketaren inguruko saio bakarra du ardatz, baita neuk Berriari egindako adierazpenak ere. Honatx aipatutako erreportajea. Eskerrik asko kazetariari eta egunkariari gutaz oroitzeagatik, eta eskerrik asko SexSua-ko ikus-entzule guztiei, historikoa izan den saio bat babesteagatik. Bidean elkartuko gara!