Badira urte batzuk EiTB Maratoian aritzen garena, herritarren deiak jasotzen edo honi lotutako ekitaldiren bat aurkezten. Bihar ni arituko naiz maratoian, literalki, egun berean ekimenaren alde Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan antolatuko diren ekitaldiak aurkezteko! Batetik bestera, baina gustura, gaixotasun neurodegeneratiboen ikerketarako diru bilketa sustatzen. Giza erlojuetan parte hartzeko edo zuen ekarpenak egiteko, hemen informazio gehiago!