facebook
twitter
deviantart
linkedin
digg
  • Hasiera
  • Biografia
  • Zer eskaintzen dut?
    • Aurkezpenak
    • Produkzioa
    • Hitzaldiak
    • Kale animazioa
    • Oxabi erromeria
  • Prentsa eta elkarrizketak
  • Neure saltsan!
  • Bloga


Hasiera > Bloga > Aurkezteko erronka berriak!

Aurkezteko erronka berriak!

2015/09/22
aurkezpenak, Bermeo, Bilbo, Bizkaia, komunikazioa, Oxabi, Red Bull, zuzenekoak
0 komentario

Sarri esan ohi dut neure bi pasioak, musika eta komunikazioa, ogibide izatea dudala zorterik handiena. Bada, aurkezle alorrean, urteekin lan berriak egin eta pertsona berriak ezagutzen joan naizen heinean, erronka berriekin egin dut topo bidean. Horietariko bi aurkeztu nahi dizkizuet sarreratxo honetan.

Oxabi erromeria taldearekin udako denboraldia amaitzen ari garenean (orain astebururo ari gara urriaren 4ra arte, ikus taldearen agenda), agenda goitik behera nahastu zait. Zorionerako. Neure lan mundua ezustekoz beterik dagoen errusiar mendi bat da eta urria atseden hartzeko baliatu nahi banuen ere (izango dugu oporretan ere joateko astirik) beste hiru aurkezpen erakargarri proposatu dizkidate. Alegia, mundu mailan altuerako lehiaketarik ospetsuena bihurtu den Red Bul Cliff Diving erronka aurkezteko ohorea izango dut irailaren 26an, Bilbon.

p-20140920-00288_news2

Irailaren 26koa gainera berezia izango da, lehiaketako finala izango baita Bizkaiko hiriburuan antolatu dena. Baina eguna, oro har, berezia izango da neuretzat. 17:00 aldera nazioarteko txapelketa amaitu eta jarraian denboraldiko azkenaurreko bi kontzertuak eskainiko ditugulako Oxabirekin: 18:00etan Abanto-Zierbenan eta 00:30ean Gallartako Kotarro auzo gaztean izango naiz kantari.

Aldiz, neure aurtengo aurkezpen-erronkak ez dira hortxe amaituko. Urriaren 10 eta 12an City Down Hill lehiaketak aurkeztuko ditut Bilbon eta Bermeon, hurrenez hurren. Bizkaiko bi herrigune hauetan ospatuko diren ekitaldiak jaitsiera urbanoaren World Tour eta Open Euskadiko txapelketaren parte izango dira. Gainera, Bermeoko ekitaldira mundu mailako rider-ik onenak etorriko dira. Ez dira eskilara, teilatu, mendi ezta gogor egingo dien oztoporik izango!

mountain-biker-races-at-the-taxco-urban-dh-course-in-mexico

Share Button

Komentariorik egin nahi? Cancelar respuesta

*
*

1 × cuatro =

captcha *

Sarrera gehiago...

Aniztasunetik Eraikiz, Kursaalen
2018/12/10
Garapen Iraunkorrerako Helburuak UNESCOrekin
2018/12/05
Euskaraldiaren postureoaz
2018/12/04
Industria Eguna
2018/11/30
Durangoko Azokarako gomendioak
2018/11/29
Nazioarteko Trikitixa Jaialdia 2018
2018/11/23
📆 5 egun / 7 aurkezpen 🎤
2018/11/19
Eneko Sagardoyri elkarrizketa
2018/11/14
¡Cuadruplete!
2018/11/09
Go!azen saioaren aurre estreinaldia
2018/10/29

Etiketak

Agurra Andra Mari aurkezpenak Bilbo Bizkaia cancer dantza Donostia Edinburgh El Conquistador del Fin del Mundo elkarrizketa elkartasuna entrevista ETB euskara FesTVal Galdakao Gernika Getxo Gure Esku Dago hitzaldiak iritzia jaialdia komunikazioa kontzertuak Leioa musika Musika Bizian NER Oxabi produkzioa Red Bull Robin Food Saratxaga SexSua Sondika Topagunea Torrezabal trikitixa Ttap txistua Txorierri Udagoieneko Ostera Vitoria-Gasteiz zuzenekoak

JON GOMEZ GARAI j.gomezgarai@gmail.com


Orrialde honetako eduki guztia Creative Commons
Aitortu-Ez Komertziala-Lan eratorririk gabe baimenpean dago