facebook
twitter
deviantart
linkedin
digg
  • Hasiera
  • Biografia
  • Zer eskaintzen dut?
    • Aurkezpenak
    • Produkzioa
    • Hitzaldiak
    • Kale animazioa
    • Oxabi erromeria
  • Prentsa eta elkarrizketak
  • Neure saltsan!
  • Bloga


Hasiera > Bloga > Asteburuak hiru egun; lau plan!

Asteburuak hiru egun; lau plan!

2015/12/09
Andra Mari, aurkezpenak, Bilborock, Bizkaia, EITB Maratoia, ETB, euskara, Galdakao, Kherau, musika, Oxabi, Tutera, Vitoria-Gasteiz, zuzenekoak
0 komentario

Beste asteburu bat hurreratzen ari da eta, ohikoa den legez, planez gainezka datorkigu oraingoa ere!

Euskal Herriko folk talde onenetarikoa den Kherau-k 5 urte bete ditu aurten. Horretarako, bide honetan bidelagun izan dituzten talde, musikari eta abeslariak batuta urteurren-kontzertu berezia antolatu dute abenduaren 11n, Bilborock aretoan, 21:00etan. Ukaezina da oxabitarrok harreman handia dugula kherautarrekin eta geure taldearen ordezkari igoko gara taulagainera Jon Eguskiza (taldeko trikitilaria) eta biok. Oxabik ere gonbidatu zuen Kherau, beste hamaika artista lagun eta ezagunekin batera, Gure Esku Dagoren aldeko kontzertu berezia egin genuenean Bilboko Areatzan. Zorionak eta urte askotarako, Kherau!

kherau

Ostirala pasata, hurrengo egunean ere badugu zeregina. Larunbat goizean, EITB Maratoiaren aldeko jai solidarioa aurkezteko ohorea izango dut Gasteizko Arka Plazan. Graffitiak, kontzertuak eta pintxoen banaketa izango dugu Ikara dezagun beldurra lemapean. Bertan batutako diru guztia, gaixotasun arraroen ikerkuntzara bideratuko da bete-betean.

Arratsaldean berriz, Oxabiren txanda dugu berriro. Hurrengo denboraldia prestatzeko kontzertu bako atsedenaldian bagaude ere, tartetxo honetan salbuespena egingo dugu hurrengo abenduaren 12an Tuteraren historiaren lehenengo Euskararen Egunean parte hartzeko!!! Tuterako euskalgintzako hainbat talde eta elkarte ari dira jai berezi honetan lanean, eta oxabitarrok hortxe egoteko aukera ez dugu galdu nahi izan! Gora Erribera euskalduna!

Asteburua igandean bukatu ohi da, eta musikaz beteriko asteburua musikan amaituko dugu asteon ere. Horrela, Galdakaoko Ganguren Mendi Taldeak urtero Gabonen bueltan antolatzen duen Turroi Egunean jotzen arituko gara Andra Mari Dantza Taldeko musikariak. Herriko elkarteen arteko lankidetzaren beste adibide bat baino ez da izango abenduaren 13koa!

Asteburuko plana

Share Button

Komentariorik egin nahi? Cancelar respuesta

*
*

uno × uno =

captcha *

Sarrera gehiago...

Bost aurkezpen sei egunetan!
2019/10/31
Vera Alonsori elkarrizketa
2019/10/23
Musika Bizian 2019
2019/10/15
EiTB Jaia, eskerrik asko!
2019/10/13
Bigarrenez, EiTB Jaian aurkezle
2019/10/11
Akebason ofiziante lanetan
2019/10/05
Azken Gudaria, Galdakaon!
2019/09/26
Red Bull Cliff Diving aurkezten
2019/09/15
Bi kontzertu + Red Bull Cliff Diving
2019/09/13
Aniztasunetik Eraikiz, Kursaalen
2018/12/10

Etiketak

Agurra Andra Mari aurkezpenak BEC Bermeo Bilbo Bizkaia dantza Donostia Edinburgh El Conquistador del Fin del Mundo elkarrizketa elkartasuna entrevista ETB euskara Galdakao Gernika Getxo Gure Esku Dago hitzaldiak iritzia jaialdia komunikazioa kontzertuak Leioa musika Musika Bizian NER Oxabi produkzioa Red Bull Robin Food Saratxaga SexSua Sondika Topagunea Torrezabal trikitixa Ttap txistua Txorierri Udagoieneko Ostera Vitoria-Gasteiz zuzenekoak

JON GOMEZ GARAI j.gomezgarai@gmail.com


Orrialde honetako eduki guztia Creative Commons
Aitortu-Ez Komertziala-Lan eratorririk gabe baimenpean dago